Tianjingo pilotalekua
Tianjingo pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Udal-probintzia | Tianjin |
Barruti | Hebei Barrutia |
Koordenatuak | 39°08′02″N 117°11′50″E / 39.1339361°N 117.1972663°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1934 |
Inaugurazioa | 1934ko irailaren 20a |
Tianjingo pilotalekua edo S.A.I Forum (txinera sinplifikatuz: 原回力球馆; pinyinez: Yuán huílì) Txinako Tianjin hiriko frontoia izan zen.[1] Via Marchese di S. Giuliano kalean (egun Minzulu kalean) zegoen, hiriko italiar barrutian.
Gian Galeazzo Ciano Mussoliniren suhia kondearen laguntzarekin, V. Fumagalli enpresariak sustatua eta Bonetti eta Kessler arkitektoek exekutatua, 1934ko irailaren 20an inauguratu zuten. Bere garaiko Txinan, areto estalirik handiena izan zen.[2] Bertan Jose Maria Iriondo Urkidik eta bere semea, Jose Maria Iriondo Azpirik- Txinan jaiotako lehen pilotaria- jokatu zuten. Lau solairuko eraikina da, hormigoiez eta altzairuz egina eta itsasargi moduko dorre oktogonal batez errematatua. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, negozioa itxi zuten eta eraikina sindukatuen eskuetara pasa zen.[3] 1958an Guan Songjianek birmoldatu zuen eta Herriaren Antzoki Handia bilakatu zen. 2007tik aurrera, Marco Polo Klubaren (马可波罗俱乐部) egoitza da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Beltrán, Juan Pablo. (2011ko uztaila). «Frontones de pelota vasca en China» Revista del Instituto Confucio de Valencia (Valentzia) 7 (4): 74-78..
- ↑ 原回力球场[Betiko hautsitako esteka](Txineraz)
- ↑ (Txineraz) 天津市第一工人文化宫忆旧. .